Select your tickets
Event details
Emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Gaur emakumea aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio... Pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsia. Emakumeak bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utzita. Bien bitartean, amaren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo honi.
• Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
• Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran
Access policy
The promoter has not specified underage access policy. If you have any questions, please contact them directly.